E L L A Y É L: F I C C I O N E S
LEGALEÓN-T
TEATRO
Interesa duten pertsonei antzerkiaren mundua gerturatzea da lantegi hauen xede nagusia.
Pertsonaren ezaugarri propioetatik heltzen diogu lanari: bere gorputza, bere mugitzeko era, keinuera, mugak eta indarguneak… elementu hauek guztiak modu ‘ordenatuan’ uztartzen saiatzen gara, antzerki-begiradapean. Modu honetan norberak espazioan duen presentziaz, keinuez eta adierazkortasunaren garrantziaz kontzientzia har dezake.
Lan-era honek adierazpen propioan konfiantza izateko tresnak ematen ditu. Proposatzen ditugun ariketek kuriositatea sustatu eta lan eszenikoaren mundu zabala esperimentatzeko gogoa pizten dute.
Gure lan didaktikoa zuzenean lotzen da ibilbide profesionalarekin, guretzat elementu berak lantzeko beste modu bat baita. Antzezlanetan sedukzioaren antzerkia dugu xede, zeinean publikoak ikusi, entzun eta sentitu duen horren barrura jausten den, hari horretatik gogoeta bat egiteko (emanaldiaren unean zein haren ostean). Garrantzitsuena prozesua da beti. Arlo didaktikoan, parte hartzaile ‘amateur’ekin, eskema bera planteatzen dugu: akzioa, testua, mugimendua eta jolasaren bidez seduzitu, gerora emango den gogoeta prozesu hori apurka sentitzen eta elementuz-elementu osatzen joateko. Garrantzitsuena prozesua dela nabarmenduz beti ere, hor bizitzen baita esperientzia.
Bide batez tresna hauek baliagarriak izango dira eguneroko bizitzan ere, auto-afirmazioaren bidetik, espresioaren eta keinueraren kontrolari esker eta pertsonen arteko harremanetan malgutasuna garatuz.
Sentikortasun desinteresatuarekiko plazera berreskuratzen saiatzen gara, arrazoia eta logika baztertuz, gure gizartean zoritxarrez modan ez dagoen joera baita.
LAU TAILLERRA:
7 eta 11 urte bitartekoentzako haurren taldea, asteartero 17:30etik
19:00etara.
Gazteentzako taldea, 12 eta 17 urte artekoentzat, azteaskenero 17:30etatik
19:30etara.
Bi talde helduentzat:
Hastapen maila, asteazkenero 19:30etik 21:30era.
Sakonen maila, asteartero 19:30etik 21:30era
Ikastaroak hemen ematen dira:
LEGALEON T:
Reina Fabiola 28, behea 20300 IRUN
ANAKA auzoan (marrazki eta pintura udal akademia dagoen eraikin berean)
Informazioa eta izen ematea 676 53 65 46 - 676 38 82 50 telefonoan eta honako helbidean: espelega@gmail.com
Irungo udalak lagundutako ekimena da honakoa.
ANTZERKI IKASTAROAK